Eranskinak

Atal honetan, ortografía-arauak, deklinabide-taula, aditzen taulak eta antolatzaile taulak biltzen dira, ikasleek kontsulta-material moduan erabil ditzaten.

EUSKARA ETA LITERATURA

ZENBAKIEN DEKLINABIDEA

ZENBAKIEN DEKLINABIDEA
Hiru eta lau zenbatzaileek, zenbakiak berak izendatzeko erabiltzen ez direnean, deklinabide berezia dute:
– Mugagabean, bokalez amaituriko hitzen antzera: hiruk, hiruri, lautan, lautatik…
– Pluralean, ordea, (r) bat behar dute: hirurak, hirurei, lauretan, lauretatik…
ORDINALEN ETA BANATZAILEEN IDAZKERA
Hauxe da Euskaltzaindiaren erabakia:
1) Ordinaletan “garren” ahoskatzen den bakoitzean puntua jar bedi haren
ordainean:
Atano X.arekin, XX. mendean, 12. mendean
2) Oso-osorik letraz idazteko orduan arazoak sor ditzaketen ordinalek
honela egiten dute:
hogeita batgarren, hirurogeita batgarren. Hala ere, bosgarren, hogeita bosgarren, hirurogeita hamabosgarren, e.a. idatziko da.
3) Distributiboak, -na baliatuz osatzen direnean, honela idazten dira:
bana, bosna, ehuna, mila bana, zenbana,e.a.
Hauen aldaerak ere (borzna) berdin idatziko dira.

DEKLINABIDE-TAULA

HITZ ELKARTUEN OSAERA ETA IDAZKERA
Hau da Euskaltzaindiaren erabakia:
1. Bereiz idatziko dira: – aposizioak (Bidasoa ibaia), – egin, eman, hartu eta eragin aditzekin osatzen diren aditz elkarteak (lo egin), – etxez etxe moduko bikoiztapenak, – egin berri modukoak, – mahai gainean gisako posposizioak, – bigarren osagaia bila, eske edo falta duten elkarteak, – lehen osagaia erdal, euskal, giza eta itsas duten elkarteak, ihartuak ez diren neurrian, – lehen osagaiaren amaierako >a< galtzen denean (biologi azterketa).
2. Marrarekin idatziko dira: – gorri-gorria moduko bikoiztapen indargarriak, – apurka-apurka bezalako bikoiztapenak, – seme-alaba, zuri-gorri modukoak, – barra-barra, plisti-plasta bezalakoak, – Ezkio-Itsaso moduko leku izen elkartuak. Bi hizkuntzatan ematen direnean, ordea, ez: (Lizarra / Estella).
3. Loturik idatziko dira: – jarleku moduko elkarteak, – aldagaitz
bezalako izaera elkarteak, – odolustu moduko izen-elkarte arruntak, – bigarren osagaia –gin, gile, -zain, -zale, -dun, -gabe, edota -gintza, za(i)ntza duten elkarteak, – bigarren osagaia -aldi, -buru, -gizon, -(g)une, -kide, (k)ume, -orde duten izen elkarteak, – lehen osagaia aurre-, azpi-eta gain -duten izen elkarteak, – lauburu moduko elkarteak.
4. Marrarekin edo marra gabe, nahi den bezala: – eguzki lore, eguzki-lore moduko izen elkartu arruntak, – kale garbitzaile, kale-garbitzaile modukoak. (Bi hitzak letra larriz hasten direnean hobe da, hala ere, marra gabe idaztea).
5. Elkarteko lehenbiziko osagaiak >ia< amaiera duenean >a<-rekin nahiz >a< gabe idatz daitezke: biologi azterketa, biologia azterketa.
Bestelako >a< itsatsiak ez dira galtzen elkarketa egiten denean, eta hitzak bere osotasunean eman behar dira. Salbuespen dira, dena dela, honako sei hitz hauek: burdina, eliza, hizkuntza, kultura, literatura eta natura. Hitz hauek, hala nahi izanez gero, gal dezakete >a< hori.
Idazkerari dagokionez, amaierako >a< galtzen den bakoitzean, bereiz idatziko da hitz elkartua eta >a< gordetzen denean, aukeran izango da bereiz idaztea nahiz marratxoa erabiltzea kultur etxea, biologi azterketa, kultura()etxea, biologia(-) azterketa.

ADITZEN TAULA

LOKAILUAK ETA PERPAUSAK

LENGUA CASTELLANA Y LITERATURA

SINTAXIS

Iturria: https://i.pinimg.com/originals/6d/eb/57/6deb5771436875deac9e98d603788f3a.jpg

FORMAS VERBALES

Iturria: http://files.lengua6movera.webnode.es/200000009-5859d5953c/

NORMAS DE ACENTUACIÓN

IKT/TIC

Proiektuaren ardatz komuna (HTB)
Bibliografia